DESKRIBAPENA
ZUMAIAKO HERRI ESKOLAKO SOINKETA TALDEA
Zumaiako Herri Eskolako Gorputz-hezkuntzako irakasleok blog hau sortzea erabaki genuen bi arrazoi nagusiengatik:
1.-Gure lanaren zati bat jendeari erakusteko.
2.-Gorputz-hezkuntza eta ariketa fisikoa bere orokortasunean ulertzen dugun moduan azalarazteko.
2013-03-13
HERRI KIROLAK 5-6 MAILAK 2013
Herri Kiroletako Federaziotik eskaera jaso genuen ordutegi barruan alebinekin gureak diren kirolak lantzeko. Hasiera batean Gorputz Hezkuntzako orduetan egiteko ziren, baina ordutegia ez zetorren bat, eta azkenean tutoreen laguntzarekin aurrera eramatea lortu genuen.
Gure betiko kiroletan aritu eta gehiago sakontzeko federazioak irakasle bat bidali zuen, eta martxoko lehen asteetan hor ibili ziren sokatiran, txingak eramaten, giza proban, lokotx edo makila bilketan... Hemen duzue argazki sorta.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina