DESKRIBAPENA
ZUMAIAKO HERRI ESKOLAKO SOINKETA TALDEA
Zumaiako Herri Eskolako Gorputz-hezkuntzako irakasleok blog hau sortzea erabaki genuen bi arrazoi nagusiengatik:
1.-Gure lanaren zati bat jendeari erakusteko.
2.-Gorputz-hezkuntza eta ariketa fisikoa bere orokortasunean ulertzen dugun moduan azalarazteko.
2013-03-13
ZUMAIAKO HERRI KROSA 2013-02-16
Otsailaren 16an Zumaiako kaleak korrikalariekin bete ziren. Ez dago adinik saltaka egiteko, eta egun horretan gutxiago. Hasi txikiengandik (aurrebenjaminak: 1-2 mailetakoak), guraso edo heldu baten laguntzarekin; ondoren, nagusiagoak (benjaminak: 3-4 mailetakoak; gero, alebinak (5-6 mailetakoak) eta nagusiagoak.
Beheko Plaza irteera eta bukaera izanik, eta sailkapenak alde batera lagata, hor ibili ziren beren indarrak neurtu nahian. Hona hemen argazkietan ikusteko aukera. Animo eta datorren urterako entrenatu!
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina