DESKRIBAPENA

ZUMAIAKO HERRI ESKOLAKO SOINKETA TALDEA

Zumaiako Herri Eskolako Gorputz-hezkuntzako irakasleok blog hau sortzea erabaki genuen bi arrazoi nagusiengatik:

1.-Gure lanaren zati bat jendeari erakusteko.

2.-Gorputz-hezkuntza eta ariketa fisikoa bere orokortasunean ulertzen dugun moduan azalarazteko.

2017-03-15

2017ko Martxoa. Eskalada 5. maila



https://goo.gl/photos/vrGwGwqMoKe11oAJ6Martxoaren 6, 7, 9,eta 10ean, 5. mailako ikasleak Orioko Karela kiroldegira joan ziren eskaladan aritzera Mendiko Federazioko begiraleen ardurapean. Gela bakoitzak goiz bat egin zuen  hain berezia den kirol hau praktikatzen. Bertan, argazkietan ikusten denez, hasiera mailako helburua bete zuten; hau da, aisialdirako jarduera gisa eskaladaz gozatzea segurtasun osoarekin, oinarrizko korapiloak praktikatuz. Oso gustura ibili ziren, eta irrikan eskalatzen jarraitzeko. Egin klik argazkian guztiak ikusteko.








IBILALDI NEURTUA 2017

Aurten Zarautzen izan zen gure bailarako ibilaldi neurtua martxoaren 12an. Herri eskolako partaidetza ikaragarria izan zen: 90 haur eta 60 guraso. Eguarldiak ez zigun lagundu, baina hala eta guztiz ere, haurrak pozik ibili ziren.

https://goo.gl/photos/1qVct2hbLKWpguor9
                                                      ARGAZKIAK

2017-03-01

2016-2017 KONFIANTZA 3. MAILA

Aurtengo 3. mailakoek, iaz Enpatia gaitasun sozio-afektiboa landu zuten. Aurten, Gorputzaldiak egitasmoaren barruan jarraituta, Gorputz-Hezkuntzako saioetan KONFIANTZA gaitasuna landu dugu.
Konfiantza: "Norberaren balio eta gaitasunen onarpena da". Horren adibide, taldeka, ikasleek  jolas batzuekin sortu duten azken dantza daukazue bideoetan.

KONFIANTZA 3A
KONFIANTZA 3B
KONFIANTZA 3C
KONFIANTZA 3D

2017-02-26

2017-02-11 Mendi irteera

Otsailan egindako mendi irteeraren argazkiak ikus ditzakezue hemen. Primeran ibili ginen, eguraldi bikainarekin eta lagun artean. Hurrengo irteera Zarauzko ibilaldi neurtua izango da martxoaren 12an. Ea zortea dugun eguraldiarekin.

https://goo.gl/photos/N78CTXHGVHENL7zh9

2017-01-17

2017-01-17 ENPATIA 5. MAILA

Gorputzaldiak gorputz adierazpena lantzeko dantza mundutik datorren proiektua da. Edozein adinetan praktikan jartzeko balio du eta horrekin batera hainbat balio eta giza-trebetasun lantzen dira; besteak beste: konfiantza, integrazioa, asertibitatea... eta gu gure ikastetxean martxan jarri duguna: ENPATIA. Baina, zer da Enpatia? "Bestearen lekuan jartzea. Bestearen sentimenduak ulertzea, eta errespetatzea". Eta egin dugu hainbat jolasen bidez. Hor dauzkazue 5. mailako ikasleek aukeratutako jolasak beraien azken antzezpena egiteko:
ENPATIA 5.A
ENPATIA 5.B
ENPATIA 5.C
ENPATIA 5.D

2017-01-14

2016-2017 IGERIKETA 3. maila

Abenduaren 2tik urtarrilaren 20 arte, 3. mailako ikasleak hor ibili dira Lubakiko igerilekuan azken bi ikasturtetan landutakoa sakontzen, urari azken beldurrak gainditzen eta talde giroan, lagunen artean, uretan jolasten, igerian ikasi dute. Baina igerian ikasteaz gain, autonomian irabazten dute, eta bere buruengan izugarrizko konfiantza hartzen dute. Beraz eskerrik asko Foru Aldundiari, Udaletxeari, eta batez ere Lubaki kiroldegiko igeriketako monitoreei. Gela bakoitzeko argazkiak ikusteko egin klik dagokion tokian:
Igeriketa 3A
Igeriketa 3B
Igeriketa 3C
Igeriketa 3D