DESKRIBAPENA

ZUMAIAKO HERRI ESKOLAKO SOINKETA TALDEA

Zumaiako Herri Eskolako Gorputz-hezkuntzako irakasleok blog hau sortzea erabaki genuen bi arrazoi nagusiengatik:

1.-Gure lanaren zati bat jendeari erakusteko.

2.-Gorputz-hezkuntza eta ariketa fisikoa bere orokortasunean ulertzen dugun moduan azalarazteko.

2012-07-13

EUSKAL JOLASEN TOPAKETAK 3-4.MAILAK 2012

Xiba taldekoek antolatuta, ikasturtero bezala, 3. eta 4. mailakoentzat Euskal Jolasen Topaketak izan ditugu aurten ere. Apirilaren 20an, Lubaki Kiroldegian, Zumaia eta Zestoako ikasleak bildu ziren, Euskal Jolasetan aritzeko eta elkar hobeto ezagutzeko. Argazkietan ikus daiteken bezala, besteak beste, sokatiran, lokots bilketan, sagar bilketan... eta jolas gehiagotan aritu ziren. Kanpoko giroari aurre eginez, kiroldegi barruan izugarrizko giroa sortu zuten eta guztiak gustura ibili ziren.