DESKRIBAPENA

ZUMAIAKO HERRI ESKOLAKO SOINKETA TALDEA

Zumaiako Herri Eskolako Gorputz-hezkuntzako irakasleok blog hau sortzea erabaki genuen bi arrazoi nagusiengatik:

1.-Gure lanaren zati bat jendeari erakusteko.

2.-Gorputz-hezkuntza eta ariketa fisikoa bere orokortasunean ulertzen dugun moduan azalarazteko.

2012-05-21

IGERIKETA 1. MAILA 2011-2012

Aurtengo ikasturtea bukatzeko, maiatzean, 1 mailakoek jarri diote amaiera Igeriketa Kanpainari. Beraientzat lehen urtea izan da; horrek dakarren beldur eta arazo guztiekin, baina urteak pasatu ahala nabaria izaten da hartzen joaten diren segurtasun eta trebezia maila. Hona hemen, gure 1 mailakoen argazki bilduma. Ondo pasa, txipli txapla!

IGERIKETA 4. MAILA 2011-2012

Igeriketa kanpainarekin jarraituz, 2012.urtean sartura, 4. mailakoena txanda izanda. Hauek jada, beraien azken urtea izan dute igeriketa kanpaina honetan eta beraien lehen urtearekin alderatuta hobekuntza izugarria nabaritzen da.