Martxoaren 9an izan zen Azkoitian. Eguraldi zoragarriaren laguntzarekin
eta koadrila giroan, Herri Eskolako 50 haurrek partu hartu zuten Kakuta-Xoxote
magaletan egin zen bueltatxoan. Azkenean sari polita ere jaso zuten: mendiko
lepokoa.
DESKRIBAPENA
ZUMAIAKO HERRI ESKOLAKO SOINKETA TALDEA
Zumaiako Herri Eskolako Gorputz-hezkuntzako irakasleok blog hau sortzea erabaki genuen bi arrazoi nagusiengatik:
1.-Gure lanaren zati bat jendeari erakusteko.
2.-Gorputz-hezkuntza eta ariketa fisikoa bere orokortasunean ulertzen dugun moduan azalarazteko.
2014-03-24
2014-03-20
IGERIKETA 4. MAILA 2013-2014
4. mailakoentzat hau izan da azken igeriketa kanpaina. Otsailaren erdian hasi eta martxoaren erdi arte, hor ibili dira txipli-txapla aurreko urteetan ikasitakoa sakontzen eta trebetasun berriak ikasten. 4 urteetan zehar, ikasturte bakoitzean 20 egun jarraian kiroldegira joaten ibili dira, eta hain oinarrizkoa eta beharrezkoa den trebetasuna ikasi eta hobetzen jardun dute Udaletxearen eta Foru Aldundiaren laguntzari esker. Eskertu behar ere, nola ez! ikasle guztien igeriketako teknikariei, izan duten pazientziagatik eta erakutsi diguten guztiagatik. Eskerrik asko!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)